Ez gerrarik, ezta militarizaziorik ere

[1]

Berri-Otxoak eta Gasteizkoak taldeak martxoaren erdialdean txosten hau egiteko unean, herritarron eta Ameriketako Estatu Batuen arteko borroka baten aurrean gaude. Herritar gehienok, harrokeria militarrak eta gerraren aldeko aldarrikapenek nazkatuta, kalera irten eta gerraren edo parte hartze militar inperialistaren aurkako jarrera hartu dugu; Ameriketako Estatu Batuek, berriz, bere zerbitzari europar zintzo askok lagunduta (horien artean Aznar berebiziko lana egiten ari da), euren interes ekonomikoak eta AEBko gobernuari laguntzen dioten multinazionalenak ezarri nahi dituzte, interesatua bezain gezurrezkoa den seguritatearen aitzakiapean. Hori lortzeko bada, bost axola zaie, 12 urtetako blokeoa, eraso militar “humanitarioak” eta Sadam Husseinen diktadura zorrotza jasan behar izan dituzten irakiarren bizia eta etorkizuna.

Hori guztia aintzat hartuta, gure ikuspegitik, antimilitarismotik eta elkartasunetik, gertatzen ari denaz zerbait esatea eta aztertzea ezinbestekoa iruditu zaigu. Ondoko orrietan horri ekingo diogu.

Badirudi AEB, inperio guztiak bezala, etengabeko gerra izan ezean, bere nagusitasuna iraunarazterik izango ez duen desagertzeko bidean dela, nagusitasuna arlo guztietan: militarrean, ekonomikoan, politikoan eta kulturalean.

Gerraren aurkako jarrera nagusiarekin bat egiten dugu, itxaropen izpia da eta, baina aurkako jarrera hori baino sakonago jo nahi genuke antimilitarista gisa eta gerra modernoak sortzen dituzten arrazoien kontra egin; izan ere, gerren zergatiak sakonak dira, nahiz eta itxuran gugandik oso urruti eta aparte sortu eta gertatzen diren, sarritan munduaren alde honetatik bultzatzen dira, gure eguneroko bizitzaz eta batzuetan gure laguntzaz.

Ez du balio gerra salatzeak eta egunero lan egin eta lagundu armagintzan eta armen merkataritzan.

Eta ez da koherentea edo zintzoa gerrari uko egitea geure buruari galdetu gabe gure bizi kalitateak eta kontsumoak zerikusirik duen Bankaren espekulazioarekin eta munduko herri txiroek jasaten duten herri aberatsen esplotazioarekin (ez dugu ahaztu behar azken hauetako partaideak garela), ezta gure xenofobiarekin eta etorkinen edo ezberdinak direnekiko bazterketarekin ere.

Ildo beretik ez dirudi oso koherentea, inolako kezka etikorik gabe, armagintzari “lanpostuak sortzen dituztelako, gure errenta eta bizitza kalitatea handitzen dituztelako” dirulaguntza ematen dieten alderdi politikoei eta agintariei botoa ematea. Aspaldian adierazi zuen Marcusek “ Ongizate Estatua Gerra Estatuarekiko solidarioa da”.

Mendebaldeko gizarte kapitalistak bere egiten du Estatu indarkeria, berezkoa du. Indarkeria hori erabiliz (edo erabiltzeko mehatxupean), kontinente guztietan Iparraldeko jendearen eredua ezartzen da, hiria eta industria nagusiak diren eredua eta horrekin batera, bere ekoizpenak, teknikak, ohiturak eta kultura.

Hori dela eta, erraza da ulertzen “gure” politikariek eta agintariek gerrarekin bat egitea Bushek agintzen duelako. Ezin dena ulertu da herritarrek botoa ematea.

Politikoek barre egiten digutela dirudi esaten dutenean gerra beharrezkoa dela “Sadam diktadorea delako”, denok baitakigu Historiari esker AEB munduko diktadore gehienen prestaketa eskola izan dela (azken aurrekoa Ariel Sharon). Horretaz gain, badakigu AEBk atentatu asko prestatu dituela, eurek zuzenean eginda edo beste batzuen bidez eta informazioa eta pentsamendua manipulatzeko gaitasun handia duela.

Era berean, salatzekoa da oposizioko alderdien jokaera. Une honetan (hauteskunde bezperetan gauden honetan) gerrari uko egiten diote. Asaldatu egiten dira Legebiltzarrari jaramonik egin gabe Gobernuak gerrara eramaten gaituelako, (herri subiranotasuna Legebiltzarrean izango balitz bezala eta ez herritarron esku; berriz ere herritarroi erabakitzeko ahalmena lapurtzen digute) edo NBEren erabakiak betetzen ez direlako, NBEk betetzen duen lana eta zeinen zerbitzura dagoen argi eta garbi egongo ez balitz bezala.

Gauzak horrela, demokrazia manipulazio izugarria da. Masen manipulazioa “Masen errebolta” saihesteko. Demokrazia modernoan botoa ematen duenaren borondatearen adierazpena hutsaren hurrengoa da. Eta guztiok dugun bozkatzeko eskubidea fetitxe bat da, Erich Frommek aipatzen zuen bezala.

Ba al da bestelako arrazoi handiagorik eta premiazkoagorik Erreferendum bat edo greba orokor baten alde egiteko gobernu honen aurka? Petrolioaren multinazionalen eta armagintzaren interesak defenditzen dituen gerra baten aldeko gobernuaren aurka? Gauzak honela, herritarrok politikaren autogestioa berreskuratu behar dugu. Kalera aterata baino ez dugu lortuko gerra hau geldiaraztea.

Gaur egun Bushek, 1985ean Reaganek Nikaraguaren desmilitarizazioa eskatzen zuenean bezala (Latinoamerikako herririk txiroena, Haitirekin batera) Irakena eskatzen du. Jakina, Ameriketako Estatu Batuen desmilitarizazioa kolokan jarri gabe. Jakinda gainera, munduko gainontzeko herri guztiek baino arma gehiago dituztela, kimikoak, bakteriologikoak eta suntsiketa handikoak. Eta Bigarren Mundu Gerran erabili zituztela Hiroshiman eta Nagasakin. Are gehiago, jakinda edozein mementotan erabil ditzaketela.

AEBren kanpo harremanetarako politika militarismoan oinarrituta dago, AEBren boterea eztabaidaezina delako. Oraingo honetan Iraken txanda da, baina euren estrategia ikusita, hurrengoak Iran, Siria, Ipar Korea… eta azkenean Txina. Eta batek daki zein izango den hurrengoa!

Izan ere, Mundua kontrolpean izateko estrategian, alde batera utzi da “komunismoaren aurkako borroka”ren aitzakia eta “terrorismoaren kontrako borroka”ren leloa nagusitu da. Jada 1992an AEBko Politika eta Defentsa Batzordearen ideologoek eta buruek ondoko hau zioten: “Balizko etsaiak eta benetako etsaiak suntsitu egin behar ditugu, txikitu egin behar ditugu”.

Gerrak bultzatzeko Botereak ziurtasunik ezaren sentsazioa eta kontzientzia hedatzen du, batez ere ondo eta gustura bizi diren herritarren artean. Gaur egun nahiago dituzte herritar koldarrak, beldurtuak. Horrela herritar horiek balizko etsai batetik babestuko duen Estatu Zaintzailea eskatuko dute, horretarako armagintza gastuak eta arma berrien sorketa bultzatu behar bada ere.

Alienazio modu berri bat dugu, beldurraren bidezko enajenazioa. Zoritxarrez, jendeak gustura hartu ohi du egoera hori, erosoagoa baita koldarra izatea, aurre egitea baino.

Beldurrez betetako pertsonalitatearen sorkuntzara heldu gara, gizarte izaera berri gisa. Hain da erosoa erabakiak besteen esku uztea! Agintariek eta alderdi politikoek behin eta berriz ikusarazi nahi digute gizaki gehienoi, nor bere buruaren jabe izatea zaila ez ezik, oso arriskutsua ere badela. Hori guztia ez da berria. Kantek orain dela 200 urte baino gehiago gauza bera aipatzen zuen Ilustrazioaz hitz egitean.

Gerraren aurkako konpromiso maila (esklabutzaren, heriotza zigorraren eta torturaren kontrakoa bezala) herri baten heldutasun, kultura, etika eta demokrazia maila neurtzeko ezinbesteko neurgarria da. Hau da, gerra eta sistema ekonomikoaren kontrako gure borrokan eta horiek eragiten dituzten estrategia politikoen aurkakoan jokoan dagoena ez da txori kaka. Jokoan duguna gure etorkizuna da, bai zibilizazio mailan (bere zentzu zabalenean), bai herri mailan. Hori guztia ezarri nahi diguten “amen-amen” talde ereduaren aurrean eta , jakina, norbanako gisa, ezarri nahi diguten ereduaren aurrean, sentimendurik, iritzirik eta errealitatea aldatzeko irizpiderik gabeko pertsona bihurtu nahi gaituzte. Horri guztiari aurre egiteko oinarrizkoa eta premiazkoa den borroka horri lagundu nahi diogu artikulu apal honek.

Estitxu Martínez de Guevara eta Alfredo Casto, Berri-Otxoak eta Gastiekoak taldeen izenean

El periódico de Álava, 2003ko apirila 9

[1] Artikulu hau bi taldeen artean egindako dossier baten zati bat da. Dossier hori momentu honetan inprimatzeko lanetan dago.

 

Volver al índice de artículos

Related posts

El libro LA SAPA DE LOS APERRIBAY. La guerra empieza aquí, en descarga libre.

Ha transcurrido casi un año cuando desde la Plataforma AntimilitaristakEH presentamos el libro LA SAPA DE LOS APERRIBAY. La guerra empieza aquí, ahora, tras más de una decena de presentaciones públicas en los cuatro herrialdes de Hegoalde, y de agotarse las dos ediciones del libro, hemos...

EL NEGOCIO DE LAS ARMAS EN EUSKAL HERRIA (desde el feminismo antimilitarista)

El pasado 6 de marzo tres compañeras representantes de los taldes antimilitaristas Emakumeok Gerraren Aurka, Antimilitaristak EH y Gasteizkoak, llevaron a cabo una mesa redonda bajo el título EL NEGOCIO DE LAS ARMAS EN EUSKAL HERRIA (desde el feminismo antimilitarista). Afortunadamente, esa...

LA SAPA DE LOS APERRIBAY. La Guerra Empieza Aquí (AntimilitaristakEH) y nuestra solidaridad con Kaxilda

Recientemente se ha presentado públicamente el libro “LA SAPA DE LOS APERRIBAY. La Guerra Empieza Aquí” elaborado por la Plataforma en gestación AntimilitaristakEH, cuyo largo índice, introducción y epílogo podéis descargar aquí. La rueda de prensa que se realizó se puede ver en este link...

Dos manifiestos antimilitaristas contra las guerras

Creemos que son momentos de impulsar iniciativas conjuntas más que de señalar los matices particulares de cada quien, por eso como Gasteizkoak, en lugar de elaborar un texto propio, queremos unirnos a dos textos que se están moviendo desde el antimilitarismo tanto a nivel internacional como...

FUERA OTANISTAS DE ARAKA… O LLAMAMOS AL MULO JUAN. HOY, COMO HACE 35 AÑOS: OTAN EZ!

De la forma más edulcorada y disfrazada posible viene filtrándose en algunos medios de difusión que alrededor de 1.000 miembros de la OTAN, de no poca calificación en su escalafón, estarán en Araka durante este mes de noviembre. Una parte de ellos alojados en hoteles de la ciudad. A lo que se...

Propuesta concreta para la conversión de la industria militar en producción o inversión civil de utilidad social

    Nota previa: Este texto se ha elaborado para el número 47 de la revista Ekintza Zuzena, y ha sido compartido con los grupos antimilitaristas de Euskal Herria Como quiera que sea, la situación actual presenta por sí misma una vía de intervención antagonista que se abre...

Moltes gràcies Arcadi, eskerrik asko!

Querido Arcadi, tus compañer@s / alumn@s de Gasteizkoak, además de un cariño muy especial hacia una persona tan entrañable para nosotres como tú, lo que sentimos es una inmensa gratitud. Te lo hemos dicho muchas veces, e incluso lo hemos dejado escrito en nuestra web y algunos de los libros...

Polizia-aparatuaren abolizioa / Abolición del aparato policial

ARGIA aldizkaritik berriro pil-pilean dagoen gai honetaz (polizia-aparatua) 4.000 karakterreko testu bat eskatu digute, eta hau da helarazi dieguna. (versión en castellano más abajo) Polizia-aparatuaren abolizioa Gure ikuspegiaren gakoak orain dela zortzi urteko artikulu batean laburbiltzen...

HASTA SIEMPRE JESÚS, AMIGO, COMPAÑERO, CÓMPLICE (y maestro sin lecciones)

Hace ahora 30 años algunas personas jóvenes antimilitaristas oímos con sorpresa cómo, quien para nosotras entonces era un señor por su edad (tenía entonces 55 años), en el marco de una mesa redonda pública en apoyo a la insumisión, y en su calidad de ponente, nos interpelaba. “Siempre me he...