Argitalpenak / Publicaciones
“Argitalpenen” atal honetan Gasteizkoak taldeak sortutako testu eta materialak agertzen dira, lau atal nagusitan banatuta.
Lehenengo atalean, “Txostenak-dosieres” izenekoan, bi lan mota daude: lehenengoa, 1995etik 2008ra Gastu Militarraren inguruan urtero (aurrekontu luzapena egon zenean izan ezik) egin genituen txostenak; bigarrena, armagintza enpresa edo sektoreko enpresa jakin bati buruzkoak.
Gastu militarrari buruzko txostenetan agertzen den azterketaren ikuspuntuak, hau da, gastu militarretan xahutzen zen dirutza bestelako gizarte beharretara bideratzeko egin nahi genuen analisiak, beste gizarte-esparru batzuetan lanean ari ziren taldeekin eta esparru horietan zein behar zeuden ondo baino hobeto ezagutzen zutenekin lan egitera eraman gintuen. Gauzak horrela, 2000. urtean 8812 ekimenak etxebizitzaren arazoa salatzeko erabiltzen zituen edukiez baliatu ahal izan ginen; 2003an Berri-Otxoak taldearen lan nekaezinaz eta Oinarrizko Errentaren aldeko aldarrikapenaz; edota 2006an STEE-EILASekin batera “nahi dugun eskola” lortzeko gastu militarraren bestelako erabileraz. Horietaz gain, beste gai batzuk ere jorratu genituen: kontrol soziala (1997) edo “txirotasuna eta aberastasuna zorigaiztoko mundu honetan” (2007).
Lehenengo atalaren bigarren lan motan, armagintzako enpresa batzuei edo sektore jakin batzuei buruzko txostenak (Gamesa, Arma Laburrak, Expal) landu ditugu. Horiez gain, txosten orokorragoak ere gehitu ditugu: euskal armagintzaren hainbat alorri buruzkoa; langintza horietako lantegiak beste zeregin batzuetan aritzeko aukerez; “Gastu Militarrak” kontzeptuari buruz; Euskal Herrian diren militar eta poliziei buruz; edo unean uneko egoera antimilitaristaren alderdi batzuei buruz.
Bigarren atal nagusian “Liburuak” ditugu. Bertan orain arte argitaratutakoak dituzue:
- La abominable cara oculta de los ejércitos humanitarios (Zapateneo,2003an argitaratua)
- Araka y Desamparadas, expolios militares (guk geuk editatuta 2007an)
- Mercaderes de la muerte “made in Euskadi” (Zapateneo, 2008an)
- Los ejércitos humanitarios y la violencia sexista militar (Zapateneo, 2008an)
Hirugarren atalean “Iritzi artikuluak” ditugu. Bertan, egunkarietan, aldizkarietan eta bestelako argitalpenetan argitaratutako 60 iritzi-artikulu baino gehiago daude, gaur egunekotik zaharrenera ordenatuta. Gai aniztasuna handia da, baina betiere ikuspuntu antimilitaristatik eginda. Inork gune honetan agertzen ez den artikuluren bat ezagutzen badu, eskertuko genioke guri jakinaraztea.
Azken atalean, hau da, laugarrenean, “Bestelako materialak” ditugu. Bertan Gasteizkoak taldean, bere jarduna dela eta, sortutako material grafikoa (txostenetarako, liburuetarako, esku-orrietarako edo txarteletarako marrazkiak eta ilustrazioak ), eta egin dizkiguten hainbat grabazio (entzutekoak eta ikustekoak) eta elkarrizketak, eta idatzizko komunikabideetan egindako aipamenak. Atal honen izenak berak adierazten duen moduan, saski-naskia.
Publicaciones
Este apartado recoge los diferentes textos y materiales elaborados por Gasteizkoak divididos en cuatro grandes bloques.
En el primero, “Dosieres”, se recogen:
- los informes sobre el Gasto militar que de forma anual (salvo prórroga presupuestaria) elaboramos entre 1995 y 2008. El enfoque dado al análisis, que intentaba sugerir una posible utilización alternativa del despilfarro militar en necesidades sociales concretas, nos condujo en varias ocasiones al trabajo conjunto con otros colectivos que trabajaban y conocían las carencias sociales de esos campos. Así, en el año 2000 nos pudimos alimentar con los contenidos de la iniciativa 8812 que denunciaba la problemática sobre la vivienda; en 2003 el incansable trabajo de la plataforma Berri-Otxoak y su reivindicación de la Renta Básica, o el desarrollado en 2006 junto con STEE-EILAS para la utilización del gasto militar en la consecución de “La escuela que queremos”. Otras cuestiones que también se abordaron fueron el control social (1997) o “la pobreza y riqueza de un mundo miserable” (2007)
- los dosieres que elaboramos sobre alguna empresa o sector concreto (Gamesa, Arma Corta, Expal), y los informes genéricos sobre diversos aspectos de la industria militar vasca, sobre las posibilidades de conversión, sobre el concepto de “Gasto Militar”, la presencia militar-policial en Euskal Herria o el análisis sobre diversos aspectos de la coyuntura antimilitarista.
A continuación encontramos el apartado “Libros”, donde podéis encontrar los publicados hasta el momento:
- La abominable cara oculta de los ejércitos humanitarios (editado por Zapateneo en 2003)
- Araka y Desamparadas, expolios militares (autoeditado en 2007)
- Mercaderes de la muerte “made in Euskadi” (editado por Zapateneo en 2008)
- Los ejércitos humanitarios y la violencia sexista militar (editado por Zapateneo en 2008)
En tercer lugar nos encontramos con la pestaña “Artículos de opinión” que recoge (del más actual al más antiguo) la recopilación de los más de 60 artículos escritos que han sido publicados en periódicos, revistas o similares. Su variedad temática es amplia, pero siempre desde la perspectiva antimilitarista. Si alguien conoce alguno que no esté en la lista, su aportación será muy bien venida.
Finalmente, podemos acceder al apartado de “Otros materiales” donde podéis encontrar tanto material gráfico que se ha ido generando en la actividad de Gasteizkoak (dibujos e ilustraciones para dosieres, libros, trípticos o carteles), como distintas grabaciones (audio y video) que nos han realizado, así como entrevistas y referencias en medios escritos. Como su nombre indica, una especie de “cajón de sastre”.