Beste batzuekin / Con otr@s

Más abajo en castellano

Zer den Gasteizkoak” atalean aipatzen den bezala, beste taldeekin elkarlanean aritzea izan da gure nahi eta erronka, eta hasieratik bertatik,   elkar lan horrek poztasun eta jakituria handia eman digu, eta, inolako zalantzarik gabe, izugarri asetu gaitu. Ildo horretan, nahiz eta gordeta duguna kopuruz eskasa izan, atal honi txoko nabarmena utzi nahi izan diogu web orri honetan.

Hasiera-hasieratik hasi ginen beste pertsona eta talde batzuekin egindako lanak sortzen, adibidez, Zerga Eragozleen Asanbladek urtero antolatzen zituzten Euskal Herriko arma-fabriken aurkako martxetan (ondoren industria militarraren birmoldaketaren aldeko martxak deitu izan zirenak). Garai hartan Resiste eta Komite Internazionalistekin izan genuen harremana oso baliagarria izan zen, euren argitalpenetan sartzeko aukera eman baitziguten: Eutsi, 1993an; eta Hego Mina, 1994an.

Garai hartan harreman horiekin batera, bilera batzuk egin genituen estatu mailan gastu militarraren eta armagintzaren aurka lanean ari ziren taldeen koordinazioa bilatu nahian. Bertan parte hartzen genuenon jatorria anitza zen: Kantabria, Kataluinia, Madril, Andaluzia, Galiza eta Euskal Herria. Parte hartu zuten taldeetako batzuk ondoko hauek izan ziren: CIP, Bakearen Etxea, C3A, KEM, Bizkaiko Zerga Eragozleen Asanblada eta garai hartan Gasteizko taldea izenekoa (Gasteizkoak taldearen lehen izena). Bilera haietatik sortu zen RED sarea ( Red de Economía de la Defensa). Zoritxarrez, oso tarte laburra iraun zuen taldeak, baina hasi berria zen gure taldearentzat oso ikasketa trinkoa eta baliagarria izan zen.

90eko erdialdean ikuspuntu antimilitaristatik gastu militarrari buruzko txostenak egitearen erronkari heldu genion. Horrek garai hartan sortutako talde batekin, Tritonekin[i], harremanak estutzera eraman gintuen. Talde horrekin (Euskadiko gastu militarra zenbatekoa zen jakiteko behar genuen estatuko gastu militarra zehazten baitzuten) erronka horri eutsi genion, eta haiek egindako lanaz urteetan baliatu izan gara.

Gure inguruan, berriz, 1995ean Gasteizko 17 taldek[ii] eta pertsonek elkarrekin egindako lanaren ondorioz, SAREA boletina (Gastu Militarrari eta Arma merkataritzari alternatibak bilatzearen aldeko taldeen sarea) sortu genuen. Bi urtetan 10 ale kaleratu genituen. Horietan gastu militarra, armagintza eta gerrak salatzeko lanekin zerikusia zuten berriak, salaketak, deialdiak eta proposamenak agertzen ziren. Buletin horiek guztiak “SAREA” atalean dituzue ikusgai, menu honetan bertan zabaltzen den hauspoan.

Baina Sarearen lan hori buletina baino gehiago izan zen. “Txirotasuna, benetako arma suntsitzailea” kanpaina abiatu genuen. Kanpaina horretan, hainbat salaketa moduren eta kale antzerkiaren bidez, Gasteizko biztanleriari ikusarazi nahi genion zer eragin duten gastu militarrek eta bertako armagintzak jasotzen dituen laguntzek bizi dugun txirotasunean. Kanpaina horretan parte hartu zuten taldeak ere ugariak izan ziren: Sahararen aldeko Lagunak (RASD), Langabetuen Asanblada, Intsumisioaren Aldeko Asanblada, Zerga Eragozleen Asanblada, CGT, 0,7 eta + taldea, Kakitzat, KEM-MOC, Komite Internazionalistak, Mugarik Gabe, Resiste, Sarea, SOS Arrazakeria eta Gasteizkoak. “Bestelako materialak” sakatuta, argazkiak ikusiko dituzue: ekintza batzuetan aterakoak, erakusketetakoak eta kale-antzerkietan jasotakoak. Horrekin batera, kale antzerki baten[iii] gidoia ikusiko duzue.

Plataforma G.Sociales G. Militares 1997-98

Pobreza arma de destruccion masiva 1BPobreza arma de destruccion masiva 1

1995-1997 urteen artean, beste lan eremu batean aritu ahal izan ginen; eta, nahiz eta ondoren aurrera egin ez, euskal industria militarraren kontrako borrokan bide berriak urratu zituen: EXPAL (Explosivos Alaveses)[iv] enpresaren balizko birmoldaketa ikertzea. Ahalegin hartan parte hartu zuten eragile nagusiak Kataluniako elkarte eta talde batzuk izan ziren (batez ere, Colectivo C3A- Campaña Contra el Comercio de Armas- eta Justicia y Paz, Arcadi Oliveres gure lagunaren gidaritzapean). Talde horiek Gasteizko taldeei parte hartzeko aukera eskaini zieten. Lan horrek emaitza nagusi bat eman zuen: 1997an aurkeztu zen “Expaleko armagintza birmoldatzeko ikerketa proposamena[v] Proposamena baino ez zen izan, enpresak (eta langileetako askok) lagundu nahi izan ez zutelako, eta horixe zen, hain zuzen ere, Kataluniako elkarteek aurrera egiteko eskatutako baldintza bat. Baina argi eta garbi adierazi genuen ahalmena eta irudimena bagenituela armagintzaren aurkako mugimenduan alternatibak garatzeko, eta enpresa zela heriotza erabilita negozioa egiten jarraitu nahi zuena.

MARCHA_A_EXPAL_1996

1997an bertan Gasteizko talde antimilitarista guztiok (garai hartan Intsumisoen Asanblada, Izokina, KEM-MOC, Malatxa, Kakitzat eta Gasteizkoak) elkarrekin lan egiteko aukera izan genuen. Elkarrekin jarduteko aitzakia erronka handi bat izan zen: Kakitzatek gainerako taldeei Agurainen ospatu zen Intsumisio Eguna 97 antolatzeko egindako gonbitea. Garai hartan mugimendu antimilitaristak zuen indarrak eta taldeen artean zegoen harreman onak (zoritxarrez, oso ohikoa ez den egoera) erronkari aurre egitea ahalbidetu zuten. Eta ez hori bakarrik: helburua lortu eta … esperientzia eta une ahaztezinak bizitzea bai prestakuntzan, bai egunean bertan. Gainera, egun horren aitzakiapean “Arabako mugimendu antimilitaristaren lehen jardunaldiak” egin genituen (Barrian, apirilaren 19 eta 20an), eta elkarlanean egindako liburua: Militarismoak baditu milaka aurpegi / Las mil caras del militarismo. Bertan Gasteizko mugimendu antimilitaristak egindako analisiak, proposamenak eta salaketak agertzen ziren.

Las mil caras del militarismo (Libro)

1998an, eta EXPALen konbertsioaren ikerketa berriro plazaratzeko asmoz, kanpaina bat egiteko beharra izan zen, gizartearen presiopean Enpresa Komitearen eta enpresaren beraren jarrera aldarazteko. Hasierako bileretara mota askotako 16 talde joan ziren (gazte taldeak, antimilitaristak, kontrainformazioa lantzen zutenak, GKEak, kristau taldeak, talde internazionalistak…). Hasierako eztabaiden ondoren “Moldaketa” Plataforma sortzea erabaki zuten. 1999an egin zuen jendaurreko aurkezpena. Ekimen horrek ez zuen bere helburua lortu, baina EXPALek gizartean zuen irudian eragina izan zuen, eta batek daki zer eragin izan zuen EXPALek ondorengo urteetan Arabatik joateko erabakian.

Moldaketa

2000. urterako beste talde batzuekin batera lan egiteko beste bide bati ekin genion. Bide horrek, gainera, aberastasun eta ezagutza handia eskaini zizkigun. Gure abiapuntua izan zen urteroko gastu militarraren azterketarekin batera, ikertzea xahutze ikaragarri hori nola bidera zitekeen benetako gizarte beharretara. Horrek, jakina, arlo jakin batzuk ondo baino hobeto ezagutzen zituzten taldeekin lan egitera eraman gintuen, talde horiek zekizkitelako alor horietako gabeziak zeintzuk ziren. Gauzak horrela, 2000. urtean 8812 ekimenak etxebizitzaren arazoa salatzeko erabiltzen zituen edukiez baliatu ahal izan ginen; 2003an Berri-Otxoak taldearen lan nekaezinaz eta Oinarrizko Errentaren aldeko aldarrikapenaz; edota 2006an STEE-EILASekin batera “nahi dugun eskola” lortzeko gastu militarraren bestelako erabileraz.

Gasto militar 2003 (con Berri Otxoak)

2001ean ere beste talde batekin lan egiteko erronkari eutsi genion. Garai hartan Gasteizen ginen bi talde antimilitaristok (KAKITZAT eta Gasteizkoak) “Araba desmilitarizatua” izeneko kanpainari heldu genion. Kanpaina horren helburua Araban militarismoak dituen aurpegien alde guztiak salatzea zen. Kanpainak bi gune edo ekintza nagusi izan zituen: lehena, Arabak militarismoarekin zuen harremana jasotzen zuen oka jokoa; eta, bigarrena, Alonso alkateari udalbatza batean egin zitzaion testu baten jendaurreko irakurketa, garai hartako “herritarren txanda” erabiliz (Gasteizko Alkateari, Gasteizko talde antimilitaristek, 2001eko urriaren 19an).

kartelaOka

“Munduko Ordena Berriak “ sutsu eta gartsu ezartzen zituen gerrei aurka egiteko ekimenen iraupena gerra horiek hedabideetan irauten zuten denbora bezain laburra zela ikusita, 2003an hainbat taldek eta pertsonak ekimen berri bat jarri genuen abian. Ekimen horren helburua zen gerrak “gerren arteko” garaietan “sortzen” direla eta hein handi batean gure eguneroko ”laguntza ezikusiari” esker. Bilgune horren izena “Parte de guerra” izan zen; besteak beste, txartel guztiz adierazgarria eta “Euskal Herria, la mirada bélica”-garai hartako telebista saio ospetsu baten izena oinarri hartuta- buletina argitaratu zituen. Ekimen horrek, funtsean, Rebeliónen “Estampas de una post-pre-guerra interminable”[vi] titulupean plazaratu zen artikuluak – beste hainbatetan bezala, ezizenez sinatuta- zuen filosofiari jarraitzen zion.

parteDeGuerraKartela

Gasteizko talde antimilitaristek eta gizarte taldeek elkarrekin egindako azken lana 2004an izan zen, Gasteizko udalak (garai hartan Alfonso Alonso PPzalearen agindupean) gure hiriko jai egutegiari lotuta Aguila Patrulla hegazkin taldearen akrobazia erakusketa antolatu zuenean. Ekimen horri emandako erantzuna “Gasteiz desmilitarizatua” izeneko plataforma zabal baten bidez eman zitzaion. Bertan, 50 talde baino gehiago bildu ziren, eta hiriko pertsona ezagun askoren babesa jaso zuen. Honela jaso zuen komunikabide batek atxikipen horien kontua:

Los firmantes del manifiesto piden al alcalde que recuerde que desde 1990 y con el voto afirmativo de todos los concejales, se firmó una moción en la que se abogaba por una “ciudad desmilitarizaba” y se pedía “evitar la realización dentro del término municipal de cualquier acto o parada militar”. El manifiesto recuerda que Alonso ha roto este compromiso al permitir y elogiar maniobras del Ejército en el municipio. Los firmantes recuerdan que los pilotos de los cazas C-101 de la patrulla acrobática son los oficiales del Ejército del Aire que adiestran a los pilotos militares. (El Pais, 2004ko uztailaren 15ean) http://elpais.com/diario/2004/07/15/paisvasco/1089920399_850215.html

Ekimenak ez zuen erakustaldi militarra bertan behera uztea lortu, baina ostera ere balio izan zuen hiriak askotan erakutsi duen iritzi antimilitarista sendoa indartzeko. Horixe bera agerian geratu zen, adibidez, “Patrulla Águila: itxurakeria militarra” testuan.

kartelaPatrullaAguila

Geroztik, eta lehen aipatutako STEE-EILASekin batera egindako 2006ko txostena izan ezik (“Nahi dugun eskola”), ez dugu esparru antimilitaristatik beste talde batzuekin lan egiteko aukera izan. Nahiz eta beste pertsona eta taldeekin batera aritzea dela antimilitarismoa bultzatzeko eta aberasteko modurik sanoena, gaur egun antimilitarismoak duen babesa ez da maila berekoa, ez eta Gasteizko talde antimilitaristen egoera (Gaur egun , Gasteizkoak taldeak baino ez du irauten), ezta taldearen beraren indarrak ere, ez digu proposamen berririk egiteko aukerarik eman.

Gure indarren mugen jakitun, azken urteotan iritzi artikuluak, testuak eta liburuak idazteari ekin diogu. Lan horien bidez, militarismoaren alderdi batzuk salatu nahi izan ditugu, eta horrekin batera datuak ematen ahalegindu gara gizarteko beste alor batzuetan ari direnek beren salaketetan erabil ditzaten. Lan horiek guztiak “Argitalpenak” atalean dituzue.

Eta etorkizunari buruz, batek daki! Argitalpen berrietan lan egiten jarraituko dugu, eta izugarri gustatuko litzaiguke gure energiak eta ingurukoenak berpiztea, berriro ere, eduki antimilitaristak eskaintzeko gizarte ekimen herrikoiei. Denborak esango digu nahi horiek errealitate bihurtzen diren! Egia esan, gure gizarteak demilitarizatzeko lanak ugari-ugariak dira!

 

[i] Nahiz eta Triton taldea zazpi urte igaro ondoren desgertu zen, ondoko helbide hau utzi zuen: www.nodo50.org/triton/. Bertan oso lan interesgarriak utzi dituzte denon eskura.

[ii] Lehenengo alean agertzen direnak: Mugarik Gabe, Emakume Internazionalistak, Adurtzako auzo elkartea, KEM-MOC, ESK-CUIS, 0,7 eta + taldea, Kakitzat, Setem-Hego Haizea, Justizia eta Bakea, Komite Internazionalistak, AOK-EKEA, Amurrioko Antimilitarista Taldea, Langabetuen Asanblada, Resiste/Eutsi, Ateneo Libertario, Zerga Eragozleen Asanblada eta Gasteizkoak.

[iii] Kale antzezle baten laguntzari esker. Asko eta askotarikoak izan dira beti lagundu izan diguten aktore eta antzerki talde gasteiztarrak. Askotan gure ekintzetan euren jakituria eta artea eskaini dizkigute. Laguntza hori gabe jendearengana hurbiltzeko gure lana askoz ere zailagoa izango zen, eta, jakina, askoz ere aspergarriagoa.

[iv] Gaur egun ere lanean ari den enpresa (MAXAM talde militarraren buru gisa); nahiz eta 2004an Arabako enpresa utzi (bitxia bada ere, izenari eutsi zioten), ez zuten euren ekoizpen guztiz gaitzesgarria alde batera laga; izan ere, Burgosera eta Extremadurara eraman zuten ekoizpen hori.

[v] Lan hori ondoko helbide honetan dago eskuragai: http://www.centredelas.org/es/industria-y-comercio-de-armas/2129-propuesta-de-estudio-de-conversion-de-la-industria-militar-expal-3

[vi] Rebeliön, 2003-11-25

 

 

Como se comenta en el apartado de “Qué es Gasteizkoak”, la apuesta por el trabajo conjunto con otros colectivos y organizaciones ha sido una de nuestras “vocaciones”, prácticamente desde su inicio. Y probablemente una de la cuestiones que más satisfacciones, alegrías y conocimientos nos ha aportado. En esa misma línea, aunque el material que conservamos es escaso, hemos querido dedicar a esta cuestión un apartado destacado en la web.

Las primeras iniciativas conjuntas con otras gentes surgieron muy pronto, casi desde el comienzo. tal es el caso de las Marchas contra las fábricas de armamento de Euskal Herria (luego rebautizadas como marchas por la conversión de la industria militar) que convocaban anualmente las Asambleas de Objeción Fiscal. En esos tiempos resultó de gran ayuda la colaboración con Resiste y con el Komite Internazionalistak, quienes nos abrieron las páginas de sus publicaciones (Eutsi, en 1993 y Hego Minaen 1994).

Paralelamente, se llevaban adelante diversas reuniones con idea de buscar una coordinación entre las personas y grupos que a nivel estatal pretendíamos impulsar iniciativas contra el gasto militar o la industria de armamentos. La procedencia de las gentes que nos reuníamos era muy diversa: Cantabria, Catalunya, Madrid, Andalucía, Galiza y Euskal Herria. Algunos de los grupos que participaron fueron CIP, Bakearen Etxea, C3A, MOC, Asamblea de Objeción Fiscal de Bizkaia, y el, por entonces, Grupo de Gasteiz (primer nombre del colectivo Gasteizkoak). De esas reuniones surgió la RED (Red de Economía de la Defensa), cuya duración fue lamentablemente breve, pero que para un grupo tan novato como el nuestro supuso un aprendizaje intensivo en esas cuestiones.

A mediados de los 90 asumimos el reto de intentar realizar informes sobre el gasto militar desde una concepción antimilitarista, lo que nos llevó a estrechar relaciones con otro colectivo también surgido por aquel entonces, Tritón[1], con quien compartimos ese reto, y de cuyo trabajo (analizaban el gasto militar estatal, del que debíamos partir para calcular el vasco) nos alimentamos durante años.

Por lo que se refiere a la dimensión local, en 1995, fruto del trabajo conjunto de 17 colectivos[2] y personas de Gasteiz veía la luz el boletín SAREA (“Red de grupos por una alternativa al gasto militar y al comercio de armas”) que durante más de dos años asumió la tarea de editar 10 números que recogían información, denuncia, convocatorias y propuestas relacionadas con el trabajo de denuncia del gasto militar, la industria de armamento y las guerras. Estos boletines están a vuestra disposición en el apartado “SAREA”, en el menú desplegable de esta misma pestaña.

Pero el trabajo de esa red gasteiztarra fue más allá del boletín, con la puesta en marcha durante los años 1997-1998 de una campaña denominada “Pobreza arma de destrucción masiva” que con distintas acciones de denuncia y teatro de calle pretendía acercar a la población gasteiztarra la relación entre las crecientes pobrezas sociales y el gasto militar y la subvencionada industria militar local. Los grupos que participaron en esa campaña también fueron numerosos: Asociación de Amig@s de la RASD; Asamblea de parad@s; Asamblea de Insumisión; Asamblea de Objeción Fiscal; CGT, Comisión 0,7 y +; Kakitzat, KEM-MOC, Komite Internazionalistak; Mugarik Gabe; Resiste; Sarea; SOS Racismo, Txiroekin bat eginik y Gasteizkoak. Algunas fotos de esas acciones, exposiciones y teatro de calle, así como el guión de la representación teatral que realizamos[3] figuran en la pestaña de “Otros materiales”.

Plataforma G.Sociales G. Militares 1997-98

Pobreza arma de destruccion masiva 1BPobreza arma de destruccion masiva 1

Pero antes de esa campaña, durante los años 1995-97, pudimos formar parte de otra experiencia de trabajo conjunto que, aunque no cuajó, abrió nuevos canales de intervención en la lucha contra la industria militar vasca: el estudio de las posibilidades de conversión de la empresa EXPAL (Explosivos alaveses[4]). Los principales motores de la historia fueron una serie de organizaciones y entidades catalanas (animadas principalmente por el Colectivo C3A -Campaña Contra el Comercio de Armas- y Justicia y Paz, con la dirección de nuestro amigo Arcadi Oliveres), que abrieron sus puertas a la participación de colectivos gasteiztarras. Ese trabajo dio su principal fruto con la elaboración y presentación en 1997 de la detallada “Propuesta de estudio de conversión de la industria militar EXPAL[5]“. No se pudo pasar de la propuesta porque la empresa (y buena parte de la plantilla) se negaron a colaborar, lo que había sido un requisito previo que las entidades catalanas habían planteado para seguir con el proyecto. Pero quedó claro que en el movimiento contra la industria militar había capacidad e imaginación para desarrollar alternativas, y que era la empresa la que prefería seguir haciendo negocio con la muerte.

MARCHA_A_EXPAL_1996

A lo largo de ese mismo 1997 hubo ocasión de disfrutar del trabajo conjunto entre todos los grupos antimilitaristas gasteiztarras (muchos por aquel entonces: Asamblea de Insumisión, Izokina, KEM-MOC, Malatxa, Kakitzat y Gasteizkoak). El motivo que originó ese intenso trabajo coordinado fue todo un reto: la invitación que Kaktzat hizo al resto para organizar de forma conjunta algo tan ambicioso como el Intsumiso Eguna 97 que tuvo lugar en Agurain. La buena salud del movimiento antimilitarista y las buenas relaciones entre los colectivos (algo, desgraciadamente no muy usual), posibilitaron afrontar el reto, lograr el objetivo… y compartir momentos inolvidables en su organización y desarrollo. Además, se aprovechó el pretexto para abordar también la celebración de las “Primeras jornadas del Movimiento Antimilitarista Alavés” (Barria, 19-20 de abril) y la elaboración de un libro conjunto donde recoger los análisis, propuestas y denuncias del movimiento antimilitarista gasteiztarra: Militarismoak baditu milaka aurpegi / Las mil caras del militarismo

Las mil caras del militarismo (Libro)

En 1998 y como un intento de volver a poner sobre la mesa el estudio de conversión para EXPAL, se plantea la necesidad de activar una campaña de presión social que haga que el Comité de empresa y la propia empresa se replanteen su postura. A las primeras reuniones convocadas al efecto acuden 16 organizaciones y grupos variopintos (colectivos juveniles, antimilitaristas, de contrainformación, ONGs, grupos cristianos, organizaciones internacionalistas…), quienes tras los debates iniciales deciden constituirse en la Plataforma “Moldaketa”  que se presentó públicamente en 1999. La iniciativa no consiguió su objetivo, pero la imagen de EXPAL quedó socialmente tocada, lo que probablemente contribuyó a su posterior marcha de Araba.

Moldaketa

En la primavera de 2000 KAKITZAT y Gasteizkoak organizamos unas jornadas sobre militarización social bajo el lema “Año 2000, el imPPerio contraataca”, en las que se abordaron cuestiones como “globalización y mililtarismo”, “infraestructuras militar-policiales (Bardenas y Super Cuartel de Erandio de la Ertzaintza)”, “control social” y “gasto militar y comercio de armas.

El año 2000 iniciamos también otra vía de trabajo conjunto que nos aportó mucha riqueza y conocimientos. El punto de partida era que nuestro análisis sobre el gasto militar anual se acompañara de un estudio sobre una posible utilización alternativa del despilfarro militar en necesidades sociales concretas, lo que nos condujo al trabajo conjunto con otros colectivos que trabajaban y conocían las carencias sociales en esos campos. Así, en el año 2000 nos pudimos alimentar con los contenidos de la Iniciativa 8812 que denunciaba la problemática sobre la vivienda; en 2003 el incansable trabajo de la Plataforma Berri-Otxoak y su reivindicación de la Renta Básica, o el desarrollado en 2006 junto con STEE-EILAS para la utilización del gasto militar en la consecución de “La escuela que queremos”.

Gasto militar 2003 (con Berri Otxoak)

2001 fue el año de una nueva apuesta de trabajo conjunto, esta vez entre los dos únicos taldes antimilitaristas que por entonces subsistíamos (KAKITZAT y Gasteizkoak). La campaña que decidimos poner en marcha se denominaba “Araba desmilitarizatua” que pretendía denunciar las numerosas y diversas caras que el militarismo tiene también en Araba. Los dos elementos más significados de la campaña fueron el tablero de juego de la oca que recogía en cada casilla una vinculación alavesa al militarismo y la lectura pública al alcalde vitoriano Alonso en un Pleno de la ciudad (mediante el “turno popular”) de un texto irónico sobre la miltiarización en la ciudad (Al Alcalde de Gasteiz, de los taldes antimilitaristas. Intervención antimilitarista en el turno popular del Ayuntamiento el 19-10-2001).

kartelaOka

Tras las frustrante experiencia de que la oposición a las guerras que “el nuevo orden mundial” imponía a sangre y fuego duraban tanto como su aparición en los medios, en 2003 diferentes colectivos y personas decidimos poner en marcha una nueva iniciativa que intentara denunciar cómo las guerras se “fabrican” en periodos de entreguerras y en buena parte gracias a algunas de nuestras ignoradas complicidades cotidianas. El nombre elegido para la plataforma fue “Parte de Guerra” que, entre otras actividades elaboró un contundente cartel y un boletín denominado “Euskal Herria, la mirada bélica” que jugaba con el nombre de un entonces famoso programa de televisión. La filosofía de fondo de esa iniciativa es la que apareció publicada en Rebelión con el título de “Estampas de una post-pre-guerra interminable”[6] y, como en tantas ocasiones, firmado bajo seudónimo.

parteDeGuerraKartela

La última experiencia de trabajo conjunto entre colectivos antimilitaristas y organizaciones sociales gasteiztarras tuvo lugar en 2004 ante la organización por parte del Ayuntamiento gasteiztarra (en manos del pepero Alfonso Alonso) de una exhibición en nuestra ciudad, en el calendario festivo de la ciudad, de la escuadra militar de acrobacia aérea “Patrulla Águila”. La respuesta se organizó en torno a una amplia plataforma que se denominó “Gasteiz desmilitarizada” y que reunió a más de 50 colectivos que obtuvieron el respaldo de un buen número de personajes públicos de la ciudad. Como quedó recogido en los medios:

Los firmantes del manifiesto piden al alcalde que recuerde que desde 1990 y con el voto afirmativo de todos los concejales, se firmó una moción en la que se abogaba por una “ciudad desmilitarizaba” y se pedía “evitar la realización dentro del término municipal de cualquier acto o parada militar”. El manifiesto recuerda que Alonso ha roto este compromiso al permitir y elogiar maniobras del Ejército en el municipio. Los firmantes recuerdan que los pilotos de los cazas C-101 de la patrulla acrobática son los oficiales del Ejército del Aire que adiestran a los pilotos militares. (El País, 15 de julio de 2004) http://elpais.com/diario/2004/07/15/paisvasco/1089920399_850215.html

La iniciativa no consiguió su objetivo de parar la exhibición militar, pero sirvió para reavivar la convicción antimilitar que la ciudad ha demostrado en numerosas ocasiones. Lo que quedó plasmado, por ejemplo, en el texto conjunto que con el nombre “Patrulla Águila: exhibicionismo militar” se elaboró y publicó desde la plataforma.

kartelaPatrullaAguila

Desde entonces y salvo la ya comentada nutritiva experiencia con STEE-EILAS en la elaboración conjunta del informe de 2006 (“La escuela que queremos”), la práctica del trabajo conjunto con otros colectivos en iniciativas antimilitaristas no ha vuelto a repetirse. Aunque seguimos pensando que es la forma más sana de impulsar el antimilitarismo y de enriquecerlo con el aporte de otras gentes y otras luchas, ni el apoyo social al antimilitarismo es el mismo, ni la realidad de los colectivos antimilitaristas (en Gasteiz en la actualidad sólo sobrevive Gasteizkoak), ni las propias fuerzas del grupo nos han permitido plantear nuevas propuestas.

Siendo conscientes de nuestras limitadas fuerzas, en los últimos años nos hemos dedicado principalmente a la elaboración de artículos de opinión, textos y libros que pudieran servir tanto para la denuncia de diversos aspectos del militarismo, como para contribuir, aportando datos, a que otras gentes pudieran denunciar los efectos del militarismo en diversos campos sociales. Todos esos trabajos están a vuestra disposición en los diversos apartados de la pestaña “Publicaciones” de esta web.

En cuanto al futuro, no tenemos respuesta. Seguimos trabajando en nuevas publicaciones y nos encantaría recuperar energías tanto propias como ajenas para volver a aportar contenidos antimilitaristas a iniciativas sociales y populares. Sólo el tiempo dirá si los deseos se convierten en realidades. Tareas para desmilitarizar nuestras sociedades, desde luego no faltan.

NOTAS

[1]    Aunque el colectivo desaparecería tras siete años de existencia, dejó en esta dirección http://www.nodo50.org/triton/ sus más que interesantes trabajos, a disposición de quien los necesite o quiera consultar.

[2]    Los que como tales figuran en el número 1 son: Mugarik Gabe; Emakume Internazionalistak, AA.VV. Adurtza, KEM-MOC, ESK-CUIS, Comisión 0,7 y +, Kakitzat, Setem-Hego Haizea; Justicia y Paz, Komite Internazionalistak; AOK-EKEA, Amurrioko Antimilitarista Taldea; Asamblea de parad@s, Resiste/Eutsi, Ateneo Libertario; Asamblea de Objeción Fiscal y Gasteizkoak

[3]    Gracias a la colaboración de un teatrero de calle. Son muchos y variados los grupos y personas del teatro de calle gasteiztarra que de siempre han apoyado, entre otras muchas, las actividades antimilitarista que precisaban de su conocimiento y arte. Sin sus aportaciones nuestro trabajo de acercamiento a la población hubiera sido mucho más difícil, y acusadamente más aburrido.

[4]    Que hoy en día todavía existe (como cabeza del sector militar del grupo MAXAM), aunque en 2004 la empresa abandonó su fábrica alavesa (curiosamente no el nombre), que no su producción especialmente deleznable, que se llevó a sus plantas de Burgos y Extremadura.

[5]    Se puede consultar en http://www.centredelas.org/es/industria-y-comercio-de-armas/2129-propuesta-de-estudio-de-conversion-de-la-industria-militar-expal-3

[6]    Rebelión, 25-11-2003.

Related posts

Nuevo libro de Gasteizkoak

ESTAS GUERRAS SON MUY NUESTRAS Industria militar vasca Hace unos meses, cuando nacía esta página web, comentábamos lo siguiente: Entre la gente que nos conoce, en los últimos tiempos circulaba una duda ¿el colectivo antimilitarista Gasteizkoak sigue existiendo? Ya no da charlas ni escribe...

Kontaktua / Contacto

Gurekin harremanetan jartzeko bide errezenak hauek dituzu: idatziguzu helbide honetara gasteizkoak@gmail.com edota formulario hau bete eta bidali. Si quieres contactar con Gasteizkoak puedes hacerlo escribiéndonos a gasteizkoak@gmail.com. También puedes utilizar este formulario.

MERCADERES DE LA MUERTE MADE IN EUSKADI. LA INDUSTRIA MILITAR EN EUSKAL HERRIA

Desde este enlace podéis descargar el libro

LOS «EJÉRCITOS HUMANITARIOS» Y LA VIOLENCIA SEXISTA MILITAR

  Desde este enlace podéis descargar el libro

Tejiendo la R.E.D.: Red de Economia de la Defensa

El pasado 11 de abril tuvo lugar una primera reunion entre gentes dedicadas o interesadas en el trabajo sobre lo que ha venido en llamarse la Economía de la Defensa, ya fuese desde el aspecto de la investigación, el seguimiento y estudio o la denuncia de todos o alguno de sus múltiples aspectos...

Antimilitarismo e industria militar: una asignatura pendiente

Desde hace muchos años, la Industria militar, el comercio de armas, el gasto militar, y todos aquellos temas que podríamos englobar bajo la denominación genérica de Economía de la "Defensa", han sido una de las asignaturas más claramente pendientes tanto del movimiento pacifista como del...

Aproximación al verdadero gasto militar

GASTO MILITAR ESTATAL "GASTO MILITAR" es un concepto que, al igual que ocurre con muchos otros, responde a "realidades" muy diversas según la intencionalidad de quien lo utilice. Así, y partiendo de la concepción más estrecha a la más amplia, podemos encontrarnos, entre otras, las definiciones...

Armando guerras y pidiendo paz

Asistimos con frecuencia a un fenómeno que podríamos calificar de hipocresía social, si no fuer porque, en no pocas ocasiones, se aproxima peligrosamente al colaboracionismo, o, al menos, connivencia con la resolución bélica de los conflictos. Sucede así con la actual guerra de los Balcanes y...

Gasteizkoak : una apuesta por la conversion de la industria militar

Fue a raíz de la Campaña del Referéndum OTAN cuando se tomó conciencia, entre algunas gentes del "mundillo" antimilitarista de Gasteiz, de la necesidad de trabajar el tema de la conversión de las fábricas de armas en Euskadi, región puntera en la industria privada del sector de armamento. Es...