Antimilitarismoaren erronka berriak

Intsumisioaren hamar urteak beteta, Derrigorrezko Soldadutzaren (DS) desagerpenak gizartearen desmilitarizazioaren aldeko lanean erronka berriei aurre egiteko aukera ematen dio mugimendu antimilitaristari. Horretarako, gure ustez, ondoko gaiei heltzea beharrezkoa da.

  • Errealitatearen azterketa antimilitarista berri baten garapena. Intsumisioaren hamar urteotako dinamikak arreta handia eskatu digu eta horrek gure munduan eta esparru ezberdinetan azken hamarkadan izan diren aldaketa ugari eta iragarriezinan aztertu eta horiei buruzko gogoeta egitea galarazi digu. Helburu berriak hautatzeari ekin baino lehen, une hau egokia da errealitateari buruzko gure azterketa berraztertzeko, militarismoaren itxura eta aurpegi berriak ezagutu eta ezagutarazteko eta, horren ondorioz, antimilitarismoaren lehentasunak zehazteko.
  • Intsumisioak gizartean izan duen arrakastak ez digu ahaztarazi behar gure gizarteek ontzat eta ohikotzat hartzen dituztela pentsaera, jarrera, portaera eta eskema militaristak eta, orain dela hogei urte DSren aurkako hasieran gertatu zen bezala, lehenetsiko ditugun helburu berriek, hasieran, gizartean laguntza urria izango dutela. Gure erronka, hain zuzen ere, horixe bera izango da: babes urria izatetik gehienen babesa izatera heltzea. Horrek, berriz ere, urte batzuetako bilakaera beharko du. Garbi izan behar dugu hori eta gizartearen babes eta oniritzi erraza baino, gizartea eraldatzeko eta antimilitarismoaren onerako izango diren helburuak aukeratzen ahalegindu behar dugu, populismoaren aldeko jarrerak baztertuz.
  • Gure azterketak eta gogoetak “eguneratu” behar ditugu, baina baita gure antolaketa erak ere: gizonezko gazteen migimendutzat jotzeko ohitura gainditzeko bideak eta dinamikak sortuz; talde antimilitaristen arteko koordinazioa: ikuspuntu desberdinak elkarri azaldu, ez lehiatzeko, aberasteko baizik; beste giza-taldeekiko harremanak: antimilitarismoa ez da dogma bat eta beste mugimendu askorekin batera bilatzen dugun gizarte eraldaketan kokatzen saiatu behar dugu; gizartean partehartzeko gure moduak: mobilizazioak, materialak, hedabideak, gure ekintzetan jai-giroa aldarrikatu… eta azkenik norberaren errealitatea: gure eguneroko ekintzetan gure pentsaera islatzen saiatu behar dugu, bai lan egoeretan, bai etxean, bai beste edozein egoeratan.
  • Eta gure inguruari atxikita, Euskal Herrian indarrean jarri den autodeterminaziorako prozesuan partehartze zuzena izatearen ardura hartu behar dugu, batez ere hiru ikuspuntutatik. Lehendabizi, giza-mugimendu gisa, prozesu honetan gizarteak izan behar duen nahitaezko betebeharra aldarrikatuz. Bigarrenik, borrokarako estrategiatzat desobedientzia bultzatuz, dela kanpotik jasoko ditugun eraso eta oztopoei aurre egiteko, dela lortu nahi dugun gizarte ereduarekin bat datorren antolaketarako eta partehartze politikorako era berri bat lehenbailehen indarrean jartzeko. Hirugarrenik, Euskal Herri desmilitarizatuaren aldeko gure apustu tinkoari ekimen eta edukiak emanez.

Intsumisioaren hamargarren urteurrenean, mugimendu antimilitaristak erronka zoragarriak ditu. Egin diezaiegun aurre guztiok batera.

 

Antonio Escalante eta Asis Iriondo Gasteizkoak Kolektiboaren izenean

Publicado en Egunkaria el 19-02-1999

Volver al índice de artículos

logo

Related posts

El libro “Conversión de la industria militar en Euskal Herria. Para no fabricar más guerras” en descarga libre. Y otros textos relacionados…

Transcurridos 9 meses desde la publicación del libro “Conversión de la industria militar en Euskal Herria. Para no fabricar más guerras”, y prácticamente agotada su edición, en lugar de reeditarlo hemos decidido, como en otras ocasiones, ofrecerlo en descarga libre en la web para quien...

ABRIENDO EL DEBATE SOBRE LA INDUSTRIA MILITAR Y SU CONVERSIÓN TRANSFORMADORA

Desde nuestro convencimiento de que frente a la apuesta por la carrera armamentista, la potenciación de la industria militar, el incrementos salvaje de los presupuestos militares, las propuestas para reforzar ejércitos, y otras muchas derivas militaristas que padecemos en la actualidad en el...

Repercusiones de la publicación del libro y apuesta obscena del Gobierno Vasco por hacer negocio con las guerras

Desde que el pasado 14 de diciembre presentamos públicamente el libro “Conversión de la industria militar en Euskal Herria. Para no fabricar más guerras”, casualidad o no (y no somos de quienes creemos en las casualidades), ha habido no pocas novedades con respecto a la...

Zedarriak y sus intereses e implicaciones como lobby de la armagintza (PEHDG)

Próximamente os contaremos con detalle las múltiples repercusiones que parece estar teniendo la publicación del libro Conversión de la industria militar en Euskal Herria. Para no fabricar más guerras, y comentaremos también la obscena postura del Gobierno Vasco. Pero hoy urge centrarnos en una...

Satlantis y la nueva industria militar vasca que fabrica las guerras

Tanto inicialmente en Argia (en euskera), como posteriormente en El Salto (en castellano), que aparece a continuación, nos han publicado este artículo que intenta acercarse a uno de los nuevos perfiles de la industria militar vasca, cuya expansión en aumento está haciendo cada vez más urgente...

El libro LA SAPA DE LOS APERRIBAY. La guerra empieza aquí, en descarga libre.

Ha transcurrido casi un año cuando desde la Plataforma AntimilitaristakEH presentamos el libro LA SAPA DE LOS APERRIBAY. La guerra empieza aquí, ahora, tras más de una decena de presentaciones públicas en los cuatro herrialdes de Hegoalde, y de agotarse las dos ediciones del libro, hemos...

EL NEGOCIO DE LAS ARMAS EN EUSKAL HERRIA (desde el feminismo antimilitarista)

El pasado 6 de marzo tres compañeras representantes de los taldes antimilitaristas Emakumeok Gerraren Aurka, Antimilitaristak EH y Gasteizkoak, llevaron a cabo una mesa redonda bajo el título EL NEGOCIO DE LAS ARMAS EN EUSKAL HERRIA (desde el feminismo antimilitarista). Afortunadamente, esa...

LA SAPA DE LOS APERRIBAY. La Guerra Empieza Aquí (AntimilitaristakEH) y nuestra solidaridad con Kaxilda

Recientemente se ha presentado públicamente el libro “LA SAPA DE LOS APERRIBAY. La Guerra Empieza Aquí” elaborado por la Plataforma en gestación AntimilitaristakEH, cuyo largo índice, introducción y epílogo podéis descargar aquí. La rueda de prensa que se realizó se puede ver en este link...

Dos manifiestos antimilitaristas contra las guerras

Creemos que son momentos de impulsar iniciativas conjuntas más que de señalar los matices particulares de cada quien, por eso como Gasteizkoak, en lugar de elaborar un texto propio, queremos unirnos a dos textos que se están moviendo desde el antimilitarismo tanto a nivel internacional como...