Gure ametsak gauzatuz, haien amesgaiztoak sortu

Eta, halako batean, berriak izutu gintuen “Ba al dakik/n? Mayor Garzonek Zumalabekoak, ABK-koak eta Bai Euskal Herriariarikoak atxilotu-bahitu ditik/n, ETAkide eta laguntzaile izateagatik, desobedientzia zibila bultzatzeagatik eta gizarte eta herri mugimenduen koorinazioa, elkarlana eta lana sustatzeagatik”.

Harridura gainditu ezinik, geure buruari galdetzen diogu ez ote diren Garzon eta Oreja taldearen buru berriak, horiek baitira azkenaldian ETAkide karnetak etengabe banatzen ari direnak honi eta hari, eta, are gehiago, komando berriak eratzen dituztenak (politikoa, desobedientziaren aldekoa, hezkuntza arlokoa… baita “muszaleena” ere). Atxilotutako guztien aurpegiak eta haiei buruzko oroitzapenak datozkigu gogora: koordinazio, eztabaida eta elkartzeko sareak sortzeko elkarrekin egindako lana, baita Zumalabe sortu baino lehenago ere; autodeterminaziorako bidean gizartearen partehartzea utopiko edo inozotzat jo edo susmoak hartuta aritzen direnen ulertu ezina; desobedientzia zibila hedatu, zehaztu eta indartzeko ahaleginean emandako hitzaldiak eta mahi-inguruak; milioi askoko dirutza bati uko eginda, dirutza hori gizarte mugimenduen lanerako uzten duenaren koherentzia eta hori horrela eginda gartzeleratzen dutena. Horrekin guztiarekin batera barru-barrutik amorru bizia ernetzen zaigu pertsona horiek bizi duten egoera gogoratzean, baina baita irribarre adarjotzailea ere geure aurpegietan, argi eta garbi baitugu ahalegin horiek guztiek euren emaitza eman dutela eta horixe bera da, hain zuzen ere, Estatu terrorista eta poliziaz betetako honen arduradunak beldurtu, beren onetik atera eta asaldatzen duena.

Astiro-astiro aztertzen badugu, Zumalabe sortu zenetik urte gutxi igaro badira ere, urrats garrantzitsu eta sendoak eman ditugula ikusiko dugu. Hainbat aldiz elkarrekin eztabaidatu, desadostasunak eta adostasunak azaldu, hitz egin eta elkartzeko gai izan gara euskal giza-elkarte erabat ezberdinetako talde asko. Beti eskatutako eta orain dela gutxi lortutako “Mugimenduen gida” argitaratu dugu. Lan taldeak bultzatu dira, besteak beste Desobedientziarena eta horrek ideiak eta kontzeptuak indartzen eta lanerako proposamen serioak eta zehatzak egiten lagundu digu. Aspaldidanik pentsatutako ideia egia bihurtu da: gure jarduerak eta ekitaldiak ezagutu, koordinatu eta adosteko leku bat izan dugu, hitz honek jasotzen dituen FITE aldizkaria bera.

Azken finean, oinarri sendo batzuk ezarri dira, euskal gizarteak berak bere etorkizuna erabaki dezan. Eta horrek haien beldurra eragin du, baita haien alderik zigortzaile eta faszistena erakutsi ere, jakin badakitelako sistemaren oinarri-oinarrietan jarritako lehergailu geldiezin bat izan litekeela.

Horregatik guztiagatik bidea argi eta garbi dagoela uste dugu. Hartutako lan ildoetatik segitu behar dugu. Gainera, gure lagunei egin diezaiekegun elkartasun-adierazpen onena dela pentsatzen dugu eta, zalantzarik gabe, haiek nahi dutena. Indar dezagun Herria Mugi!. Bultza ditzagun taillerak eta eztabaidak!. Eta segi dezagun elkarrekin egindako lanei aukera ematen dieten kanpainak eta ekintzak eratzen, euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko gaitasuna eta aukera izan arte.

 

Colectivo Gasteizkoak

Fite, Fundación Zumalabe, 17-12-1995

Volver al índice de artículos

Related posts

El libro LA SAPA DE LOS APERRIBAY. La guerra empieza aquí, en descarga libre.

Ha transcurrido casi un año cuando desde la Plataforma AntimilitaristakEH presentamos el libro LA SAPA DE LOS APERRIBAY. La guerra empieza aquí, ahora, tras más de una decena de presentaciones públicas en los cuatro herrialdes de Hegoalde, y de agotarse las dos ediciones del libro, hemos...

Moltes gràcies Arcadi, eskerrik asko!

Querido Arcadi, tus compañer@s / alumn@s de Gasteizkoak, además de un cariño muy especial hacia una persona tan entrañable para nosotres como tú, lo que sentimos es una inmensa gratitud. Te lo hemos dicho muchas veces, e incluso lo hemos dejado escrito en nuestra web y algunos de los libros...

HASTA SIEMPRE JESÚS, AMIGO, COMPAÑERO, CÓMPLICE (y maestro sin lecciones)

Hace ahora 30 años algunas personas jóvenes antimilitaristas oímos con sorpresa cómo, quien para nosotras entonces era un señor por su edad (tenía entonces 55 años), en el marco de una mesa redonda pública en apoyo a la insumisión, y en su calidad de ponente, nos interpelaba. “Siempre me he...

Mujeres contra la Guerra / Emakumeok Gerraren Aurka

Hace ya casi cuatro años dimos cuenta en esta web del surgimiento de un grupo feminista-antimilitarista surgido en Gasteiz un par de meses antes y de nombre Mujeres contra la Guerra / Emakumeok Gerraren Aurka. Durante estos cuatro años, con una constancia envidiable, no han dejado de impulsar...

Nuevo libro de Gasteizkoak

ESTAS GUERRAS SON MUY NUESTRAS Industria militar vasca Hace unos meses, cuando nacía esta página web, comentábamos lo siguiente: Entre la gente que nos conoce, en los últimos tiempos circulaba una duda ¿el colectivo antimilitarista Gasteizkoak sigue existiendo? Ya no da charlas ni escribe...

Kontaktua / Contacto

Gurekin harremanetan jartzeko bide errezenak hauek dituzu: idatziguzu helbide honetara gasteizkoak@gmail.com edota formulario hau bete eta bidali. Si quieres contactar con Gasteizkoak puedes hacerlo escribiéndonos a gasteizkoak@gmail.com. También puedes utilizar este formulario.

MERCADERES DE LA MUERTE MADE IN EUSKADI. LA INDUSTRIA MILITAR EN EUSKAL HERRIA

Desde este enlace podéis descargar el libro

LOS «EJÉRCITOS HUMANITARIOS» Y LA VIOLENCIA SEXISTA MILITAR

  Desde este enlace podéis descargar el libro

Tejiendo la R.E.D.: Red de Economia de la Defensa

El pasado 11 de abril tuvo lugar una primera reunion entre gentes dedicadas o interesadas en el trabajo sobre lo que ha venido en llamarse la Economía de la Defensa, ya fuese desde el aspecto de la investigación, el seguimiento y estudio o la denuncia de todos o alguno de sus múltiples aspectos...