NORK BULTZATZEN DU EUSKAL ARMAGINTZA?
ARGIAko lagunek oso lan txukuna egin dute oinarrizkoa den galdera bati (azalean bertan plazaratuta) aurre egiteko:
NORK BULTZATZEN DU EUSKAL ARMAGINTZA?
Galdera horri erantzuteko asmoz, hainbat alor jorratu dituzte (grafiko argigarrien laguntzaz)
- EUSKAL HERRIKO ENPRESEK ESPORTATUTAKO ARMAMENTUA (2015-2017);
- EUSKAL HERRIAN EGINDAKO PIEZEK DITUZTEN GAILU MILITAR NAGUSIAK
- BBVAk arma enpresen finantzaketan sartutako dirua (2011-2016)
Komunikabideen arloan oso gutxitan dago aukera horren lan txukuna ikusteko eta eskertzekoa da, oso. Irakurtzea benetan merezi duela pentsatzen dugu, eta hori gomendatzen dizuegu. Horretarako link honetan desakargatzeko aukera duzue.
ARGIAko lagunei, eta, batez ere, erreportaia sinatzen duen Estitxu Eizagirreri, eskerrik asko eta zorionak!
(El texto que hoy acercamos en este link es un excelente reportaje sobre la industria militar vasca elaborado por la publicación en euskera ARGIA)